Titanium Antibirusa 2004k zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

 Antibirusaren eguneratzea. Adierazi eguneratzeen propietateak eta egin ezazu eguneratze bat eskuz une horretan bertan.

 Deskargatzeko area pertsonala. Panda Software-ren web orriko deskarga-areara eramango zaitu.

 FAQak (galderarik ohikoenak eta haien erantzunak). Egin dizkiguten galdera batzuen erantzunak kontsulta ditzakezu.

 Laguntza teknikoa web-ean. Argitu zalantzak Panda Software-ren web orriko laguntza teknikoaren orrian.

 Posta elektronikoaren bidezko laguntza. Ziur aski dagoeneko argituko zenituen zalantzak FAQetan begiratuta, baina horrela ez bada, egin iezaguzu kontsulta posta elektronikoaren bidez.

 Iradokizun-postontzia. Bidal iezazkiguzu zure iradokizunak.

 Panda berri-kanalak. Harpidetu Panda Software-ren berri-kanaletara eta kontsultatu Pandaren berrien fitxategia.

 Fitxategi susmagarriak bidali (S.O.S. Birusa). Bidal iezazkiguzu analisian zehar izenez aldatutako fitxategiak. Epe laburrean birusen aurkako irtenbidea helaraziko dizugu !

 Birus Info area webean. Esteka honen gainean sakatzen baduzu, birusetatik babesteko informazioa eta baliabideak jasoko dituzu denbora errealean: munduko birus-behatokia, birusometroa, konpontzeko tresnak, etab.

 Birusen entziklopedia. Egin klik aukera honetan, birusei eta beste mehatxu-motei buruzko informazio zehatza lortu nahi baduzu.